Hasi dira Gasteizko Txosnak jaietako kontzertuak iragartzen: Ibil Bedi eta Willis Drummond izan dira lehenak
Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu. Lelo horrekin ekin diote Gasteizko Txosnek jaietan kontzertuak emango dituzten taldeen izenak publiko egiteari. Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatuko dira, eta txosnak egongo dira bi urteren ondoren.
Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.
Bi hilabete falta diren honetan, hasi dira Gasteizko Txosnak jaietan izango dituzten kontzertuak iragartzen. Jakitera eman dituzten lehen taldeak Ibil Bedi nafarrak eta Willis Drummod, baionar rock taldea izan dira. Gaur, asteartea, DUB GAUA egingo dela iragarri dute eta Aiaraldeko Soinu Sistema izango dela.
Aiaraldeko Soinu Sistema
Ibil Bedi
Nafarroa
Pop rock
Willis Drummond
Baiona
Rock
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!