Hasi da Trebiñu Korrika prestatzen
Korrika eguna egin zuten larunbatean, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan. Martxoan eta apirilean beste hainbat ekimen ere izango dituzte, tartean, "erre. Aldarri bat bertsoz" antzezlana larunbat honetan.
Korrika Eguna egin zuten Trebiñun: pilota partida eta Korrikaren aurkezpena goizean Baxauriko frontoian, Arai erraldoi eta buruhandien konpartsarekin; eta ondoren, bertso-bazkaria, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta bertsolariekin.
Martxo eta apiril osoan zehar izango dituzte Korrikarako giroa berotzeko ekitaldiak Trebiñun, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan. Datorren larunbatean, martxoak 12, arratsaldeko 6etan, Trebiñuko Ihuda-Ibaia zentro soziokulturaleko areto nagusian “erre. Aldarri bat bertsoz”, Enklabeko Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan taularatuko da. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Antzerki emanaldi hau euskaraz eskainiko da, datorren apirilaren 6an, asteartea, goizeko hirurak laurden gutxiagotan, Obekuritik Trebiñura iritsi aurreko kultur egitarauko guztiak bezala.
Horrez gain, martxoaren 20an, Gag Street Boys antzezlanaren txanda izango da, 13:00etan Albainako frontoian; 27an, berriz, Aitona Zittalak Bandaren emanaldia izango dute, 13:00etan Ihuda-Ibaia aretoan; azkenik, apirilaren 6an, Korrika Txikia egingo dute Argantzongo ikastolan, 17:30etik 18:30era.
eRRe. Aldarri bat bertsoz
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!