Harrera duinaren eta etxebizitza eskubidearen aldeko ekimena egin dute Gasteizen, musika kontserbatorioan
Inor ez kale gorrian eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek egin dute ekintza Gasteizko Musika Kontserbatorioan, joan den neguan dozenaka pertsona kanporatu baitzituzten handik.
Ekainaren 8an hainbat ekintza egin dira Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako udalerrietan, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroakoari eskatzeko bertan bizi diren edo aldi baterako dauden pertsonen oinarrizko eskubideak berma daitezela, batez ere etxebizitza duinik ez dutenentzat. Baliabide eta aurrekontu nahikoak dituzten planak izatea eta errekurtso irisgarriagoak jartzea eskatu dute, zehazki.
Gasteizen, Inor ez kale gorrian eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeek musika kontserbatorian egin dute elkarretaratzea, joan den neguan han gaua pasatzen zuten hainbat pertsona kaleratu zituztela salatzeko: “Azken negu gordinean, hamarnaka pertsona kanporatuak izan ziren Arriagako bazelisatik eta Musika kontserbatoriotik, hoietan hotzari aurre egiteko babesa bilatzeagatik. Kale gorria bizi diren pertsona hauen kanporaketa ez zen kasualitate bat izan. Ordurako, asteak zeramatzan Kontserbatorio honetako Zuzendariak egoera honengatik kexaka, jende horrek eraikinari itxura ezegokia ematen ziolakoan”.
Pobrezia politika sozialak eta “gaindituta dauden” errekurtsoak indartzen borrokatu behar dela aldarrikatu dute, eta ez errepresioarekin, “polizia bidaltzen eta hesiak jarriz”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!