“Harremanak estutu eta oinak lokaztu” dituzte Aiaraldeko gazte asanbladek asteburuan
Orozkotik Laudiora martxan aritu dira Amurrio, Areta, Laudio, Orozko eta Urduñako gazte asanbladak asteburuan. Elkar ezagutu eta asanbladen arteko harremanak estutzeko baliatu dute martxa.
Ostiralean Orozkon elkartu ziren Laudio, Amurrio, Urduña, Areta eta Orozkoko gazte asanbladetako kideak. Ezagutza jolasek, afariak eta zineforumak hartu zuten lehenengo arratsaldea.
Gaua Jentilzulo kulturgunean igarota, Untzueta mendira igo ziren hurrengo goizean. Bertan eskualdeko historiari eta Untzuetako gazteluari buruzko solasaldia egin zuten. Aretan, aldiz, talde harreman eta rol banaketen inguruko tailerra prestatu zuten. Iluntzean kontzertuen tartea izan zen Laudioko Gaztetxean.
Antolakuntzatik “oso positiboki” baloratu dute ekimena: “Hainbat belaunaldiren arteko harremana estutu eta etorkizunean Aiaraldeko gazte asanbladak elkar lanean aritzeko nahia indartu egin dira”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!