[HALA BIDEO] «Gerrei ezetz» esan diete Gasteizen Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean
Emakumeok Gerraren Aurka taldeko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo Andra Mari Zuriaren Plazan.
Maiatzaren 24ean, asteazkenez, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean, kalera irten ziren Emakumeok Gerraren Aurka taldeko kideak, «gerrei ezetz» esateko. Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan bildu ziren, eta bertan adierazi zuten «haiekin jai dutela» gizarte militarizatu, patriarkal eta kapitalista honi eusteko.
Andra Mari Zuriaren plazako estatuan ekintza bat egitekoak ziren, kartelak jarri eta izena aldatu behar zioten estatuari, baina poliziak debekatu egin zien eta ezin izan zuten ekintza aurrera eraman. Hala ere protesta egin zuten estatua parean dozenaka emakumek.
Emakumeok Gerraren Aurka taldetik salatu zuten «segurtasuna aitzakiatzat hartuta» geroz eta gizarte bortitzagoak, militarizatuagoak eta berdintasunik gabekoak eraikitzen ari direla. Aldarrikatu zuten «euro publiko bat ere» ez dela joan behar industria militarra finantzatzeko. «Ez dugu konplize izan nahi» adierazi zuten.
Gerra eta militarizazioa ekartzen dutenen aurrean, aldarrikatu zuten feministak prest daudela «indarkeria ezatik alternatibak eraikitzeko.» Gastu militarrean murrizketa sustatzeko beharra aipatu zuten, eta «gure gizarteak eta gure buruak desmilitarizatzeko» prestutasuna azaldu zuten, » bizitzak erdigunean» jarrita.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!