[HALA BIDEO] Arabako Metala hitzarmen duin baten alde
Manifestazioa egin dute Arabako Metalaren sektoreko langileek. Hiru urtez luzatu den hitzarmenaren negoziazioa blokeatua dauka patronalak eta azken bileran egindako proposamenen ez die sindikatuen eskakizunei erantzun.
Arabako metalean manifestazioa egin dute datorren gaur, otsailak 19, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek (gehiengo sindikala osatzen dute) eta USO, ESK eta CGT batu egin dira deialdira. Hiru urtez luzatu den hitzarmenaren negoziazioa blokeatua dauka SEA patronalak. Otsailaren 14an bildu ziren berriro bi aldeak, eta sindikatuek aho batez iritzi diote SEAk emandako erantzuna ez dela nahikoa eta ez diela sektorearen beharrei erantzuten.
Sektorearen egoera oso prekarioa da, sindikatuek azaltzen dutenez: “bizitzaren garestitzeari aurre egin ezin dioten soldatak, lanaldi oso luzeak, malgutasun handia, kontratazioan iruzurra, azpikontratazioaren erabilera eta abusua, ABLEak, emakumeak diskriminazioa sektore maskuliniztuan, istripuak eta egungo garaietare egokitzen ez diren baimenak” dira, oro har, sektorea ezaugarritzen duten errealitateak.
Egoera horren aurrean, aldarrikapen zehatzak aurkeztu zizkieten abendu amaieran patronalari ELA, CCOO eta LABek . Horiek dira, besteak beste, KPIaren gaineko soldata-igoerak, lanaldiak murriztea, azpikontratetako langileentzako subrogazioa, kontratazioko iruzurraren eta behin-behinekotasunaren aurkako neurriak, berdintasuna eta lan osasuna bermatzekoak.
Urtarrilean hilabeteko epea eskatu zien SEAk proposamenari erantzuteko, eta otsailaren 14an bildu ziren berriro. Sindikatuek aho batez iritzi diote SEAk emandako erantzuna ez dela nahikoa eta ez diela sektorearen beharrei erantzuten. Gauzak horrela, aurretik iragarri zuten bezala, mobilizazio eta grebak deituko dituzte, patronalak posizioa aldatu dezan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!