Hala Bediko irratsaioen doinuak, tabernan entzungai eta dantzagai
Hamaika dira Hala Bedi Irratian egunero edo astero entzuten diren soinuak. Irratsaio musikaletatik igortzen dira rap abestiak, magazinetatik salsa doinuak, techno musika beste tarte batzuetan… Orain, irratsaio guzti hauek euren tokia izango dute Hala Bedi Tabernan hilabetean behin gutxienez. Uhinetatik dantza-plazara egingo du salto irratiak.
Tabernaren eskaintza kulturalaren baitan, 10 irratsaio ezberdin baino gehiago egongo dira Hala Bedi Sounds-en egitarauan. Bakarka pintxatuko dute irratsaio batzuek, modu kolektiboan beste askok. Orain arte, bi DJ saio egon dira ikasturte honetan: Boskebeat (Basati irratsaioa) eta Zekale Gang (Kantoia irratsaioa).
Hurrengo zita larunbat honetan izango da, baina maiatzera arte luzatuko dira musika gau hauek:
- Urtarrilak 12 | Dj Jalisa (Habelas Hainas irratsaioa)
- Otsailak 9 | Sideburn Society (Erraietatik irratsaioa)
- Otsailak 23 | …Edo ez da izango! (O No Será irratsaioa)
- Martxoak 2 | Kobalski and Cubo (Zuria Beltzez & Xperimental Sound System irratsaioak)
- Martxoak 16 | Kasaka (Kasakatxan irratsaioa)
- Martxoak 30 | 3Kortxea selekters (Hiru Kortxea irratsaioa)
- Maiatzak 4 | Erro Ta Berri Selektor (Erro ta berri irratsaioa)
- Maiatzak 18 | NHP DJ (No hay pasado irratsaioa)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!