Hainbat ikastetxetako ateak itxi dituzte apirilaren 21eko mobilizazioetara deia eginez
Apirilaren 21ean mobilizazio eguna deitu du Ikamak "Nazkatuta gaudelako, ikasleria martxa" lelopean. Pandemiak ikasleen baldintzak okertu dituela salatuko dute, besteak beste.
Hainbat ikastetxetako ateak itxita esnatu da Gasteiz, pandemiak hezkuntzan sortutako egoera salatu eta asteazkenean deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia eginez.
Azken hilabeteetan ikasleek bizi duten egoera salatu nahi du Ikama Ikasle Antolakundeak, eta konponbideak eskatzeko “kaleak hartzeko” deia luzatu diote ikasleriari. Ikasleak “nazkatuta” daudela adierazi dute, ikasleek jasan duten egoera krisi soziosanitarioaren ondorioetako bat dela azpimarratu.
Kontrol sozialaren areagotzean jarri dute arreta Gasteizen, “kontrolerako apikazioak, autoritarismoa, edo kamerek sortzen duten kontrola jasateari uzteko” eskatuz.
Apirilaren 21ean, 12.00etan irtengo da moblizazioa Gasteizko Andra Mari Zuritik. “dagokiguna eskuratzeko” eta “ikasleria hezkuntzaren erdigunean egon behar dela” aldarrikatzeko. Donostin, Bilbon eta Iruñean ere irtengo dira kalera ikasleak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!