Gure Esku Dagok badu Gasteizko spota, ehunka lagunek hau posible egin eta gero
Apirilaren 21ean ehunka lagunek hartu zuten parte Gure Esku Dago Gasteizen antolatutako spot parte-hartzailean eta orian atera dute emaitza. Gasteizko kilometroak betetzeko 5.000 gasteiztar behar dira.
Donostian hasi eta Gasteizen amaituko da giza katea eta “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena” izatea espero dute antolatzaileek. Zehaztu zutenez, Gasteizko kilometroak betetzeko, 5.000 lagun behar dira eta kilometroak lortzeko aukera ezberdinak daude, tartean, Kutxi kalean ireki duten dendan.
“Herri bat gara eta erabakitzeko eskubidea dugu. Horregatik, ekainaren 10ean berriro egingo dugu”, esan zuten orain dela hilabete bat egindako agerraldi parte hartzailean. Etorkizunari “eskua emateko” erronka beharrezkoa dela uste dute eta ekainaren 10a horretarako aukera izango dela zehaztu dute.
Laudio, Amurrio, Murgia…
Horretaz gain, Arabako beste zenbait herri zeharkatuko ditu giza kateak: Laudio, Amurrio eta Murgia, besteak beste. Antolatzaileek adierazi dutenez, 100.000 lagun baino gehiago beharko dira ibilbidea osatzeko. izan ere, 2014ko giza kateak 150.000 lagun batu zituen 123 kilometroko ibilbidean. Aurtengo erronka, beraz, zailagoa izango da eta Arabak paper garrantzitsua izango du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!