Guardia Zibilaren kontrol batek istripua eragin du Argantzunen
Guardia Zibilak kontrola jarri du gaur Argantzunen, N-1 autobian (herriaren parean). Herriko errotondatik atera eta metro gutxira jarri du kontrola GAR taldeko destakamentuak, lekuko ezberdinek Hala Bediri adierazi diotenez.
Kontrola jarri eta gutxira izan da ezbeharra, 13:00ak aldera. Hiru kotxe eta kamioi bat daude tartean eta zaurituak ere daude: gutxienez bi anbulantzia joan behar izan dira Trebiñu aldera.
Lekukoek adierazi dutenez, istripua gertatu bezain laster kontrola kendu du Guardia Zibilak eta bi patrol baino ez dituzte utzi.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!