Karguekin aske geratu da Oihana San Vicente epailearen aurretik pasa ostean
Gaur goizaldean atxilotu ditu Guardia Zibilak Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Antton López Ruiz eta Haimar Altuna. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute, goizeko atxiloketak salatzeko elkarretaratzea Andra Mari Zuriaren plazan eta Aguraingo Errege atarian.
Gaur goizaldean, Agurainen atxilotu du Guardia Zibilak Oihana San Vicente Arabako Sortuko kidea. Operario berdinean Oihana Garmendia, Antton López Ruiz eta Haimar Altuna ere izan dira atxilotuak.
Audientzia Nazionalaren aginduz burutu dute operazioa eta Manuel García Castellón, Audientzia Nazionaleko 6. instrukzio epaitegiko burua kasua sinatzen duena. García Castellon beste prozesu mediatikoen arduraduna ere bada: CDRen aurkako operazioa eta “Villarejo” kasua esaterako.
2016ko abendua eta 2019ko urria bitartean antolatutako Euskal Preso Politikoen 95 harrera ekitaldiekin du erlazioa sortuko kideen atxiloketa, Audientzia Nazionalak terorismoaren gortazea egozten die. “Kabat” izena jarri diote operazioari, eta, Guardia Zibilak zabaldutako informazioaren arabera urte eta erdi daramate lau atxilotuen atzetik. Operazioa oraindik zabalik dagoela jakinarazi dute.
Epailearen aurretik pasa eta deklaratzeari uko egin ostean karguekin aske geratu da Sansomendiko kuartelean atxilotua zegoen Oihana San Vicente aguraindarra. Gainontzeko atxilotuak ere aske geratuko dira epailearen aurretik igarota.
🌹 @oihanaagurain atera da Gasteizen Guardia Zibilaren Sansomendiko kuarteletik.#bakeaetademokrazia#kalerabakeairabaztera @SortuAraba @SortuGasteiz pic.twitter.com/rjGl6gYui9
— SORTU #U30GrebaOrokorra (@sortuEH) January 22, 2020
Atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak
Goizeko atxiloketak salatzeko mobilizazioak egingo dira arratsaldeako 19:00etan Gasteizen eta Agurainen. “Bakea eta demokrazia, erasorik ez!” lelopean Andra Mari Zuriaren plazan eta Aguraingo Errege atarian gaitzestiko dute Guardia Zibilaren azken operazioa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!