Greba Orokorraren bezperan pentsio duinen defentsan atera dira kalera Arabako pentsiodunak
Astelehenero bezala kalera atera dira gaur ere Arabako pentsiodunak. Pentsio sistema publiko baten defentsa aldarrikatu eta osteguneko Greba Orokorrean parte hartzeko deia zabaldu dute.
Bi urte baino gehiago, 100 astelehenetik gora, darama pentsiodunen mugimendua kalean. Gaurkoan Arabako kaleak hartu dituzte berriz pentsio sistema publiko baten defentsan. Indar bereziarekin hartu dituzte ordea gaur Arabako karrikak, izan ere, osteguneko Greba Orokorrera begira motorrak berotzen hasiak baitira.
Manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu Gasteizko erdiguneko kaleak. Pentsio publikoen defentsa eta 1.080 euroko pentsio minimoa bermatzea eskatu dituzte eta “edozein Gobernuren aurrean pentsioak defendatzen jarraituko dituztela” gogoratu ere. Manifestazioaren amaieran irakurri duten agirian, urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeko gonbitea egin dute, “bi urte luze hauetako borrokari segida emateko”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!