GOFEko langileek akordio arautzaile eta langile gehiago eskatu dituzte
Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) langileek hirugarren elkarretaratzea egin dute salatzeko: “GOFEren Gerentziak EZ esan dio gure Akordio Arautzailearen negoziazioari”. Azken akordio duela 17 urteetan sinatu zen, eta “Akordio horretan, kontziliazioa, baimenak, egutegien akordioa, lanpostuen balorazioa, lanpostuen zerrenda edo gizarte-laguntzak bezalako gaiek premiazko eguneratzea behar dute”. Era berean, indarrean dagoen akordioa ez dago egokituta Euskal Enplegu Publikoaren Legera.
Horrekin batera, langile gehiagoren beharra azpimarratu dute, sindikatuen arabera, “GOFEko kolektibo guztiak gainezka gaude. Lan-erritmoak handitzen dira eta gainkargak guztioi eragiten digu”. Lana handitu ahala, eta ikerketa ezberdinak antolaketa aztertzeko egin arren, konponbide bakarra lanaldi partzialak eta txanda zatitutakoak izan dira, hori dela eta, “Lanaldiaren %100eko lanpostuak sortzea” eskatu dute, “Langileen OSASUNA eta Gizarte Zerbitzuen KALITATEA” bermatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!