Gobernu Militarraren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo
Mobilizazioa egin zuen atzo Ernai Gasteizek Gobernu Militarraren eraikinaren aurrean, azken egunetan agerain geratu den "Esapiniar Estatuaren aurpegiautoritarioa" gaitzetsi zuten.
Aurreko asteetako mobilizazioen haritik, “Ez dugu onartzen!” dinamikaren baitan, elkarretaratzea egin zuen atzo Ernai Gasteizek Gobernu Militarraren aurrean. Dozenaka lagun elkartu ziren bertan.
Azken asteetan “Espainiar Estatuaren aurpegi autoritarioa” agerian geratu dela azpimarratu zuten, “Jusitiziaz mozorratutako legedia faxistak bide eman die Altsasuko gazteen zein Procesaren aurkako epaiei”.
“Ez dugu onartzen!” dinamika balioan jarri zuten ere atzo burututako “performancean”, non zakar boltsak jaurti zituzten Gobernu Militarraren aurka. “Dinamikak hainbat su piztu ditu Euskal Herrian”, “Gurera ekarriz txalotzekoa da gasteizko gazteriak erakutsi duen borondatea” azpimarratu zuten. Aurreko ostegunean atxilotutako 19 gazteei elkartasuna adierazi zieten.
Bota dezagun 78ko erregimena irentsi ez gaitzan! Gazteok estatu espainolaren INjustiziari aurre egingo diogu!
Egin dezagun tira hemendik ere. Larunbatean Iruñeko kaleetan ikusiko dugu elkar!#SpainIsAFascistState #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/bc4ezP7KSK
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) October 24, 2019
Kalean mobilizatzen jarraitzeko eta “78ko erregimena botatzeko” deia luzatu zuten. Bihar Iruñako kaleetan Altsasuko gazteen alde burutuko den mobilizazioan parte hartzeko gonbitearekin eman zioten bukaera ekimenari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!