Gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean Gasteizen indarkeria matxistagatik
Zaramaga auzoko etxebizitza batean izan zen erasoa.
Larunbat goizean 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Zaramaga auzoko etxebizitza batean bikotekideari eraso egiteagatik. Biktimak salatu zuenez, erasoak eta irainak jasan zituen, eta anbulantzia batek tokian bertan eskaini zion laguntza.
Epailearen esku dago atxilotua.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!