‘Geruzak’ diska aurkeztu du Montauk taldeak, 360°-tako zuzenekoan
Montauk talde gasteiztarrak lan berria aurkeztu zuen aurreko igandean Oihaneder Euskararen Etxean, 360°-tan izan zen zuzenekoan. Zazpi kantuz osatutako Geruzak izeneko disko luzea Erraia zigilupean egindako lana da, “kantu tradizionala oinarrian duena, baina konponketa berrinterpretatuekin”.
Argazkiak: Dos Por Dos
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!