Gazte Topagunerako prest
Lemoako Gazte Topagunea berotze aldera, Bulkada Egunak ospatu zituzten larunbatean Gorbeialdean, Araialdean eta Gasteizen. Bonoak eta eguneko sarrerak Arabako 20 leku ezberdinetan eskuratu daitezke.
Ezker Abertzalearen lehenengo Gazte Antolakundea sortu zenetik 40 urte pasa dira eta, hori dela eta, gazte antolakunde ezberdinetan aritu diren gazte eta ez hain gazteak bildu nahi ditu Bulkada Berrien Garaia Da! ekimenak. Apirilaren 19tik 22ra Lemoan (Bizkaian) egingo den Gazte Topagunea berotze aldera, ekimen ezberdinak egiten ari dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Martxoaren 23an, Aiaraldean, Gasteizen eta Gorbeialdean Bulkada Egunak ospatu zituzten: bertso poteoak, kontzertuak, mahainguruak, haurrentzako jolasak, sortzaileen gunea, argazki erakusketak egon ziren hiru eskualdeetan, bakoitza bere egitarauarekin.
Gasteizko Bulkada Eguneko argazkiak
Aiaraldean ere
Bonoak eta sarrerak eskuragai
Araban, aukera ezberdinak daude Lemoara joateko. Egun guztietako bonoa eros daiteke eta sarrera solteak. Lehenengoak, 70 euroko prezio du; bigarren aukerak, 25 euro eguneko. Araban, leku ezberdinetan lortu daitezke hauek.
Gasteiz
• Garraxi
• Granje
• Andagoia
• Txalupa
• Aketegi
• Bode
• Indartsu
• Letren Fakultateko Kafetegia
Aiaraldea
• Amurrio: Txokogorri eta Albizabal
• Laudio: Sorgin eta Aretako Kultur Etxea
• Orozko: Itxina
• Artziniega: Ostargi
• Urduña: Mugalde
Gorbeialdea
• Zuia: Gaztetxea eta Palatu Taberna
• Zigoitia: Bengolarra
• Izarra: Frontoi Taberna
• Aramaio: Añai Taberna
Lautada
• Agurain: Herriko Taberna
• Araia: Aratz Taberna
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!