Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoa atzeratu dute
Hala ere, Zentro Sozialistaren desalojoa behin betiko geldiarazi arte borroka prozesuarekin aurrera jarraituko dutela adierazi dute Kontseilu Sozialistak eta Errakik, eta igandeko manifestazioa mantenduko dute.
Sare sozialen bidez jakinarazi du Gasteizko Kontseilu Sozialistak atzeratu egin dutela Zentro Sozialistaren desalojoa: “Gure gaitasun juridiko antolatuei esker, irailaren 15erako finkatua zegoen desalojoa bertan behera gelditu da, data berri baten esperoan.” Atzo izan zuten atzerapenaren berri.
Hala ere, argi utzi nahi izan dute “borrokan” jarraituko dutela Zentro Sozialistaren desalojoa “guztiz bertan behera gelditu arte”. Gauzak horrela, iganderako deitutako manifestazioa mantenduko dute eta bertaratzeko deia luzatu dute. Andra Mari Zuriaren plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan.
Desalojo agindua
Abuztu bukaeran jakinarazi zuen Kontseilu Sozialistak Laboral Kutxak Gasteizko Zentro Sozialistaren aurkako desalojo agiandua igorri zuela irailaren 15erako. Errakirekin batera egindako komunikatu batean, Laboral Kutxari desalojoa geldiaraztea eta espazioaren erabilera terminoak negoziatzea exigitzen zioten. Irailaren 12rako manifestazioa ere iragarri zuten, espazioa defendatzeko.
Joan den asteetan salaketa kanpaina egin dute mugimendu sozialistako kideek. Besteak beste, informazio postuak jarri dituzte Laboral Kutxako sukurtsalean, Zentro Sozialistaren aurkako desalojo agindua salatu eta irailaren 12ko manifestazioaren berri emateko.
Hala ere, @Errakibabes|ekin batera abiatutako borroka prozesua ez dugu etengo Zentro Sozialistaren desalojoa behin betiko geldiarazi arte.
Horregatik, igandeko manifestaziora deitzen dugu berriz ere.
Laboral Kutxa, desalojoa gelditu! pic.twitter.com/1Xw6f7zCnR
— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) September 9, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!