Gasteizko tren geltokian izan da Espainiako ejerzitoa gaur goizean
Gasteizko tren geltokian desinfekzio lanak egiten aritu da Espainiako Ejerzitoa gaur goizean. Euskal hiriburuetako gainerako tren geltokietan ere jardun berdina burutu du. Iragan asteartean maniobrak egiten aritu zen armada Zabalgana auzoan.
Desinfekzio lanak burutu ditu Espainiako ejerzitoak Dato kaleko tren geltokian. Estatuaren jabego diren gainerako euskal hiriburuetako tren geltokiak eta Loiuko aireportua ere desinfekatu dituzte. Dagoeneko udal langileek burutzen duten lan bat egitera etorri da ejerzitoa.
Iragan asteartean Zabalgana auzoan maniobrak egiten izan ziren Arakako militarrak.
⬇️ Maniobras del Ejército Español en las calles de Gasteiz https://t.co/CSYfCHGZYA pic.twitter.com/bOStKloeBh
— Hala Bedi (@halabedi) March 17, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!