Gasteizko Itaiak mobilizazioa deitu du azaroaren 25erako, “Instituzioen berdintasun faltsutik kanpo antolatu” lemapean
Azaroaren 25erako, indarkeria matxistaren aurkako egunerako, mobilizazio propioa antolatu du Gasteizko Itaiak. Arratsaldeko 18:30tan abiatuko da manifestazioa Andra Mari Zuriaren plazatik.
Itaiaren irakurketaren arabera, indarkeria matxista egiturazkoa da kapitalismoaren baitan eta politika instituzionalek “ezintasuna” dute horri erantzuteko. Horregatik, instituzioetatik kanpoko antolakuntza planteatzen dute bide bezala. Gauzak horrela, hurrengo ostiralean “Instituzioen berdintasun faltsutik kanpo antolatu” lemapean mobilizatuko dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!