Gasteizko Gaztetxeak 32 urte, errebeldien harrobi
Apirilaren 28an 32 urte bete zituen Gasteizko Gaztetxeak. Urteurrena nahi bezala ospatu ezin izan zuten arren, egoerari buelta eman eta lagun artean igaro zuten Gaztetxeko kideek Muinoko Etxearen urtebetetzea.
Apirilaren 28an 32 urte bete ziren Gaztetxeko ateari lehen ostikada eman zitzaionetik. Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean Gaztetxeko kideek bertan behera utzi behar izan zuten Gasteizko Gaztetxeko urteurrena ospatzeko antolaturiko egitaraua.
Konfinamenduak, ordea, ez ditu Gaztetxeko kide eta lagunak gelditu, bideoa osatu dute O Jarbanzo Negro taldeak grabaturiko “Okupazioa” abestiarekin, urtebetetze jaia ospatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!