Gasteizko Gazte Prekarioen Sarea jaio da, gazteriaren prekarizazio prozesuaren aurrean indarrak batzeko helburuarekin
GPS, Gazte Prekarioen Sarea, aurkeztu dute, gazteriaren prekarizazio prozesuaren aurka jardungo duen eragile berria. Abenduaren 20an egingo dute lehenengo asanblada irekia Judimendiko Auzo Elkartean.
Prekarietatearen aurkako borrokan jardungo duen eragile berri bat sortu dute Gasteizen, Gazte Prekarioen Sarea-GPS. Azken asteetan Gasteizko sektore prekarizatuenak mugitzen diren espazioetan agertu diren “eta orain zer?” leloa zuten pegatien atzean zegoen eragilea azalduz.
Miseria normalizatu egin den garaia dela hau adierazi du GPSk bere sorrerarekin batera kaleratu duen oharrean. Neoliberalismoaren ofentsiba berri honetan, sistemak ezinbesteko du “kontzientzia kolektiborik gabeko gazteria atomizatua” gauzak bere horretan mantentzeko.
Gazte enpleguetan jasotzen den prekarizazio prozesuaren hamaika adibide jarri dituzte mahai gainean: “behin-behonekotasuna, dualak, ordaindu gabeko praktikaldiak, etorkizunik gabeko bekak, genero-arrakala, behartutako aparteko orduak, ikasketak eta enpleguaren bateragarritasun eza, ordutegi “malgutasuna”, 24 orduko disponibilitatea, kontratu eza…” Esplotazio egoera hauek arazo indibidual bilakatzeak, lan eskubideen berri ez edukitzeak eta kontzientzia kolektiboaren faltak, guzti horri aurre egiteko tresnarik ez aurkitzea dakar. Hain zuzen horrekin apurtzera dator GPS.
Arazo kolektiboek erantzun kolektiboa behar dutela adierazi dute GPSko kideek eta antolakuntzaren beharra azpimarratu dute, “Historiak zerbait erakutsi izan badigu da, soilik antolakuntzaren bidez heldu izan direla garaipenak eta gu norabide horretan aurrera egiteko intentzioa dugu”.
Problematika dezberdinak identifikatu eta bakoitzak duen espezifikotasuna kontutan harturik gazteek lan-munduan pairatzen ditzuten “miseriei” aurre egiteari ekingo diote orain. Mugimendu feministak, pentsionisten mugimenduak edota betse borroka sektorial batzuek egin bezala, “esplotazioaren aurkako borrokan” aletxoa jarri nahi dute Gasteizko gazteek, GPS sentsiblitate desberdinen topaleku bilakatuz eta irtenbide kolektiboak bilatuz.
Langileen eskubideen alde lan egingo duten beste eragileekin harremanak egiteko aukerak arakatuko dituzte ere, “langileak antolatzerako orduan egon daitezkeen hutsuneak betetzera” etorri direla azalduta, “inondik inora ere inoren lana edota borrokak ordezteko”. Norabide horretan Urtarrilak 30erako aurkeztu berri den Greba Orokorrera begira egingo den lanketan “sektore ezberdinen artean indarrak batzeko aukera paregabea” edukiko dute.
Abenduaren 20an lehenengo hitzordua
Abenduaren 20an jarri du lehen hitzordua Gazte Prekarioen Sareak. Asanblada irekia deitu dute arratsaldeko 18:00etan Judimendiko Auzo Elkartean.
Aurrera begira jarudnaldi batzuk prestatzen ari dira datorren urtarrilaren 18rako. Bertan, prekarizazio prozesuaren gako nagusiak aztertzeko eta, ERAGIN Bilboko gazte prekarizatuen sareko kideeekin batera antolakuntzaren garrantziaz hausnartzeko aukera izango dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!