Gasteizko epaile batek baliogabetu egin ditu Jaurlaritzaren lan poltsetako euskararen ezagutza irizpideak
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik jakinarazi du: bertan behera geratu dira kontu-hartzaileen eta tokiko idazkarien lan-poltsetarako Jaurlaritzak ezarritako hizkuntza eskakizunak Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegiko epaile baten aginduz. Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialak aurkeztutako helegitea onartu du epaileak.
ARGIan esan dutenez, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Sailaren 2021eko apirilaren 22ko Aginduari eragingo dio erabakiak. Horren bidez, EAEk toki administrazioko idazkari-kontu-hartzaileen deialdia egin zuen, Bizkaiko toki-administrazioetan Espainiako estatuko hautagaientzat gordetako lanpostuak betetzeko. Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarriko du.
Aipagarria da gaur bertan agerraldia egin dutela euskalgintzako eragileek eta dozenaka alkatek euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurka.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!