Gasteizko azken eraso faxistak salatu ditu Sare Antifaxistak
Azken asteburuan zehar, faxistek behin baino gehiagotan erasotu dute Hala Bedi. Oraingoan, gainera, ez dira sare sozialetara mugatu. Larunbat goizean “Victor Lainez presente. Falange” irakur zitekeen margoketa egin zuten egoitzaren hesian.
Baina ez da asteburuko eraso bakarra izan. Alternatiba alderdiak salatu zuenez, kristalak apurtu zizkieten larunbatean, ‘Falange Españolaren’ pegatinak ere jarriz.
Hau guztia salatzeko, Sare Antifaxistak elkarretaratzea egin du abenduaren 19an Hala Bedi Irratiaren aurrean, ‘Euskal Herria faxismo eta arrazakeriaren aurka. Faxismoa, arrazakeria eta xenofobiaren kontra!’ lemapean. Elkarretaratzean, faxismoaren aurkako garrasiak eta Hala bediren aldeko oihuak nabarmendu dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!