Gasteizko auzokideek elkartasuna adierazi diete epaituak izango diren TALKA espazio feministako bost kideei
Atzeratu egin da TALKA espazio feministako kideen aurkako epaiketa, salatzaileek ez zutelako epaiketaren zitazioa jaso. Astelehenean Gasteizko auzokideen elkartasuna jaso zuten epiatuak izango diren 5 kideak.
Astelehenean, azaroaren 30ean, ospatu behar zen TALKA espazio feministako bost kideren aurkako epiaketa. Hau ordea atzeratua izan da, salatzaileek ez baitzuten epaiketaren zitazio judizialik jaso.
Atzerapenak, “legearen aurrean denok ez ditugula ez eskubide ez eta betebehar berdinak eta, kapitalaren jabeek botere judiziala haien mesedeetara erabiltzen dutela” erakusten duela azaldu dute TALKAko kideek.
Maiatzaren 8ko desalojoarekin erlazionatuta dago epaiketa. Kolektibotik salatu dutenez, agindu judizialik gabe egin zuten desalojoa, elkartasuna eta salaketa ekiditen zituen konfinamendua baliatuta.
Auzoa-elkartasuna
Epaiketaren lehenengo datarekin bat eginez elkartasun argazkia atera zuten Gasteizko auzokideek astelehenean Alde Zaharreko Matxete Plazan. TALKAko kideei babesa adierazi zieten horrela. Kolektibo feministatik “auzoan bizi eta auzoa bizitzeko modu bat” epaitzen ari direla salatu nahi zian zuten asteleheneko elkarretaratzean.
Ustelkeria eta espekulazioari aurre egiteko
2019ko abenduan okupatu zuten TALKAko kideek hamarkada bat hutsik zeraman Adolfo Dominguezen lokala. Izan ere, lokal hori okupatzea aukeratu zuten “Udalak Alde Zaharrean baimendu dituen ustelkeria, espekulazioa eta gentrifikazioa salatzeko” asmoarekin.
Zentzu honetan, TALKAko kideek salatu dutenez, Adolfo Dominguezek berak onartu zuen haren mesederako tratua lortu zuela Udalarekin, lokalen salerosketara adosteko. Hala ere, ez dago salerosketa horren inguruko informaziorik, Udalaren jabetzapeko lokala izanik, ALHAOn publikatzea (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala) derrigorrezkoa den arren.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!