Gasteiz Calling 2018 jaialdiak baditu lehenengo konfirmazioak
‘Propagandhi’, ‘Agnostic Front’, ‘Suicidal Tendencies’, ‘Cockney Rejects’, ‘Lion’s Law’… arituko dira azaroaren 9an eta 10ean Gasteizko Iradier Arenan ospatuko den jaialdiaren laugarren edizioan.
Gasteiz Calling jaialdiak baditu lehenengo konfirmazioak, izan ere, laugarren edizioan arituko diren hainbat talderen emanaldiak baieztatu dituzte antolatzaileek sei hilabete falta direnean. 2018ko jaialdia, ohikoa den legez, Iradier Arenan ospatuko da. Data ere baieztatu dute, azaroaren 9an eta 10ean, bi eguneko apostua berretsiz.
Talde potente ugari, munduko leku ezberdinetatik etorritakoak. Haietako bat ‘Propagandhi’ izango da: Victory Lap diskoa aurkeztuko du Gasteizen, eta Espainiako Estatuan 2018an eskainiko duten kontzertu bakarra izango da hori. Punk Rock melodikoa eta metal teknikoa uztartu du lan berri horretan laukote kanadiarrak.
‘Agnostic Front’ eta ‘Suicidal Tendencies’ ere egongo dira Gasteiz Callingen; Oi! musikaren erreferente diren ‘Cockney Rejects’ eta ‘Lion’s Law’ taldeak ere Iradier Arenan egongo dira eta ‘Dag Nastykek’ estreinakoz bisitatuko du Gasteiz.
‘The Exploited’, ‘Segismundo Toxicomano’, ‘Street Dogs’, ‘Not On Tour’ eta ‘Adrenalized’ gasteiztarren zuzenekoak iragarri dituzte azken orduotan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!