Gasolio isuriak egon dira Aguraingo Etxabe errekan
Aguraineko bizilagunek eta Zadorra Bizirik plataformak ohartarazi dute Etxabe ibaian gasolio isurketak egon direla. Jarioa ondoko gasolendegi batetik datorrela uste dute.
Azaldu dutez, egunak dira gasolio usaina nabari dela Etxabe errekaren inguruan. Jarioa kontrolatzen saiatzeko asmoz tapakiak jarri dituzte ibaiaren zenbait puntutan bizilagunek, baina ez dute erabat gelditzea lortu.
Zadorra Bizirik-ek uste du isurketa gasolindegi batetik datorela, nekazaritza kooperatibaren ondokoa.
Azken egunetan, isurketa baieztatzeko hainbat argazki atera dituzte, eta astearte honetan plataformak isurketaren berri eman die 112 SOS Deiak zerbitzuari eta URA agentziari. Oraingoz ez da arrainen heriotzarik gertatu, eta isurketaren jatorria ikertzen ari dira une honetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!