Garraio Ministerioak Iruña Oka eta Gasteiz arteko AHTaren zatia esleitu du: 12 hilabetean egin beharko da 27,5 milioi eurorekin
Espainiako Garraio Ministerioak Iruña Oka eta Gasteiz arteko AHTaren zatia esleitu du. 3,6 kilometroko trenbidea da eta aurreikustako gastua 27,5 milioi eurokoa. Construcciones Sánchez Dominguez Sando enpresari eman diote kontrartua, eta 12 hilabetean egin beharko ditu lanak. Zehazki, Burgosko AHT zatiak euskal Y-arekin bat egiten duen azken zatia eta Gasteizko sarrerakoa lotuko dituzte.
Villodasen hasi eta Zadorra ibaiaren ezker ibarrean bukatuko da trenbide zati hori, eta Jundizeko geltoki intermodalaren zatiarekin bat egingo du. Eraikiko den trenbide zati bat Zadorrako urek har dezaketen eremutik pasako da. Uholde arriskuari buruzko plana egin beharko dute, Eusko Jaurlaritzako URA agentziarekin batera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!