G7 goi-bileraren aurka indarrak batu dituzte
Kalejira egin dute Gasteizen abuztuan Miarritzen ospatuko den goi-bilera salatzeko.
Dozenaka lagun bildu dira larunbatean Gasteizen, gainontzeko hiriburuetan bezala, G7-aren aurkako jarrera azaltzeko. Goizean zehar, kalejira bat egin dute erdialdean freestyle poteo batekin lagunduta eta, amaitzeko, G7-aren aurkako argazkia atera dute.
Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an G7aren goi-bilera ospatuko da Miarritzen, Lapurdin. Estatu Batuak, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Japonia dira G7a osatzen duten herrialdeak, mendebaldeko blokeko herrialderik boteretsuenak.
G7 ez! plataformatik beste mundu bat posible dela pentsatzen duten pertsona guztiei goi bilkura honen kontra mobilizatzeko deia luzatu diete kalejiran. Plataforma hau, hain justu, G7ak inplementatzen dituen politiken kontra dauden eragile sozial, sindikal eta politiko ezberdinek osatzen dute.
Salatu dutenez, “gutxi batzuen aberastasunaren oinarria munduko beste herrialde batzuen espoliazioan, ingurumenaren suntsiketan edota milioika eta milioika langileon esplotazioan dago oinarritua” goi-bilera.
Horren aurrean, “erantzun bateratuak” emateko deia luzatu dute, “erresistentzia eta alternatiba anitzak barnebilduz”.
Hurrengo ekimenak
Mobilizazioa amaitu bezain laster, datozen asteetarako prest dituzten ekimenen berri eman dute. Besteak bestez uztailaren 13an, Miarritzen ospatuko duten manifiestazioa gogoratu dute.
G7-a, Euskal Herriko, eta oro har munduko, gehiengo sozialaren kontrako erasoa izateaz gain, aukera bat izan daitekeela uste dute. “Aukera bat izan daiteke azken urteetan mugimendu sozial, sindikal eta politikoek aurrera eraman dituzten borrokak komunean jartzeko; aukera bat izan daiteke konplizitate, erresistentzia eta alternatiba konpartituak eraikitzeko; aukera bat izan daiteke, finean, bestelako eszenatoki posible batzuk marrazten hasteko”, amaitu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!