“Frantziar Estatuan sarrera debekatzeko” agindua betetzeko atxilotu zuten bart Igor Uriarte gasteiztarra
Zenbait iturrik jakinarazi dutenez, "Frantziar Estatuan sartzeko debekua" jakinarazteko atxilotu zuen bart Polizia Frantsesak Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra. Atxiloketak ez du asteleheneko operazioarekin zerikusirik. Gaur 11.00etan igaroko da prokuradorearen aurretik.
Gaur goizeko 11:00etan igaroko da Igor Uriarte preso ohi Gasteiztarra prokuradorearen aurretik. Polizia Frantsesak bart gauean atxilotu zuen Uriarte, zenbait iturrik zabaldu dutenaren arabera, “Frantziar Estatuan sartzeko debekua” jakinarazteko.
Orain arte Urruña (Lapurdi) izan du bizilekua Igor Uriartek eta Frantziak “kanporatzeko agindua” betearaziko du orain.
Uriarteren atxiloketak ez du asteleheneko operazioarekin zerikusirik, non Guardia Zibilak, Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio atxilotu zituen.
Uriarte 2013an atxilotu zuten Frantziako indar polizialek, beste bost kiderekin batera. 2018ko martxoan atera zen espetxetik bost urteko espetxe-zigorra beteta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!