Frantziako espetxealdia amaitzeko data berria ezarri diote Igor Uriarteri
Espetxealdi amaiera data apirilaren 12tik martxoaren 23ra aurreratu diote. Harekin batera epaitu zuten Raul Aduna gasteiztarrari zazpi urteko espetxera kondenatu zuten.
Igor Uriarte gasteiztarrak, “Txopo”k, martxoaren 23an amaituko du Frantziako espetxealdia. Hori da Frantziako justiziak ezarri dion data berria. Irailean epaitu zuten Uriarte, beste bost lagunekin batera, tartean, Raul Aduna gasteiztarra. Guztira, sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten; Adunari, aldiz, zazpi urte.
Hala ere, espetxetik ateratzerakoan, euroagindu bat izango luke pendiente Uriartek, Ekin-en aurkako polizia operazio batengatik. Kausa honen epaiketara ez zen aurkeztu.
Uriarte 2013an atxilotu zuten Frantziako indar polizialek, beste bost kideekin. Epaiketa eta sententzia salatzeko, mobilizazio ezberdinak egin zituzten ikasturte hasieran Gasteizen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!