Archived: Feudalismoaren krisien arrazoiak eta ezaugarriak
ENTZUN:
{audio}hbi_zalduafeud2.mp3{/audio}
Zaharrak Berri irratsaioan tarte bat dugu historiako ekonomia sistemak ulertu eta ezagutzeko. Horretarako hilabetean behin Iban Zaldua etortzen zaigu. Azken irratsaioan feudalismoaren krisiei buruz eta XVI, XVII eta XVIII. mendeko feudalismo “garatuaz” hitz egin zigun. Feudalismoaren epe honetan kapitalismoaren zenbait ezaugarri eta joera indartzen hasi ziren.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!