Fears Away taldeak amaiera eman dio bost urteko ibilbideari
"Tristura handiarekin, min gehien ematen digun albistea eman behar dugu. Hala ere, urte hauetan egindako ibilbidearekin harro gaude". Agur gisara, bi kantuko EP-a aurkeztu dute.
Gasteizko Fears Away hardcore-metal taldeak musikagintza uztea erabaki du. Hala iragarri du taldeak berak: “Tristura handiarekin, min gehien ematen digun albistea eman behar dugu. Hala ere, urte hauetan egindako ibilbidearekin harro gaude”.
Pandemiak irentsi duen beste talde bat da Fears Away: 2016an elkartu ziren hardcore eta metal doinuak uztartzeko, eta bost urte beranduago bukatutzat eman dute euren ibilbidea. Gasteizkoek The Bravest the Strongest EPa kaleratu zuten 2017an, eta Beyond Reflections iraupen luzeko lehen diskoa urtebete beranduago.
Agur gisara, Breakthrough bi kantuko EP-a aurkeztu dute. Diego Teksuorekin grabatu, nahastu eta masterizatu dituzte. “Beste modu batean esan nahiko genuke agur, baina egoera ikusita, modurik onena iruditu zaigu. espero gozatzea, talde gisa egin dugun onena baita”. Jarraian dituzue entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!