Euskararen aldeko politikak bultzatzeko mobilizazioa egingo dute gaur Gasteizen
Aldatu Gidoia mugimenduak deitu du Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan duen jarrera alda dezan, euskara erdigunean jartzeko. 17:30etan hasiko da Foru Plazan.
BERRIAk jaso duenez, deialdiarekin bat egin dute ELA, LAB eta Steilas sindikatuek, Euskalgintzaren Kontseiluak, UEMAk, Euskal Herrian Euskaraz-ek, AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak eta askotariko talde eta eragile euskaltzalek. Baita Xaloa telebistak, Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eta Guaixe fundazioak ere. Gasteizen izango dira ere pantailetan euskara zabaltzeko lanean ari diren herritar taldeak.
https://x.com/AldatuGidoia/status/1765371838941606112
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!