Euskara | Cira Crespori elkarrizketa
Ainhoa Pardinaren kolaborazioa
Cira Crespo historialari, idazle eta feminista kataluniarra elkarrizketa du Ainhoa Pardinak. Berria egunkarian argitaratu zuen “Hizkuntza bakarra dut, eta ez da nirea” artikulua irakurri ondoren gogotsu geunden Cira Hala Bedi irratiko Hizpidea saiora gonbidatzeko. Urteak dira Gasteizen bizi dela eta euskarari buruz bezala, katalan hizkuntzaren inguruan ere galdetu diogu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!