Euskaldunen Harrotze Astea eta Gasteizko Euskal Herrian Euskaraz taldea aurkeztuko dituzte osteguean
Euskaldunen Harrotze Astea dinamika deitu du Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak apirilaren 22tik 28ra ekimena iragarri dute. Gasteizen aurkeztuko dute hilaren 18an, ostegunarekin, Tipia tabernan. Beturra taldeak kontzertua emango du ondoren.
Harrotze Astea
Askotariko ekintzak egitengo dituzte: kultur ekitaldiak, muralak, elkarretaratzeak… Finean, euskararen aldeko borrokak kaleak ikustaraztea eta indartzea; euskaltzaleei borroketan parte hartzeko ilusioa eta motibazioa piztea; eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzea izango ditu helburu.
EHEk herritarren kontzientziak piztu, normaltasuna astindu eta euskaldunok jasaten dugun zapalkuntzaz jabetzeko “ezinbestekotzat” jo du ekimen hau, eta euskararen aldeko borrokara herritar gehiago batzeko “pizgarri” izatea nahi du Harrotze Astea. Era berean, beharrezkotzat jo dute “atzerakadak eragiten ari diren horiek seinalatzea eta salatzea”, eta mezu argia helarazi nahi izan dute: “Euskaldunok kolektiboki indartu behar gara, ahaldundu, harrotu. Harrokeriarik gabe, baina, harrotasunez eta kolektiboki, esan dezagun euskaldunak garela eta gure herrian euskaraz bizitzeko eskubide osoa dugula”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!