Euskal mahastizain ekologikoekin elkarlanean, euskal presoen alde topa egiteko gonbideta luzatu du Etxeratek
Urrats berria eman du Etxerat elkarteak "deposito bete elkartasun" dinamikaren baitan. Euskal mahastizain ekologikoen elkartearekin batera, euskal preso politikoen senide eta lagunekiko elkartasuna ardo kutxetan banatuko dute. Kutxa bakoitza senideen 592 kilometroren gastuei aurre egiteko adina.
Etxerat elkarteak, urrats berria eman du “deposito bete elkartasun” dinamikaren baitan; horretarako,”Biba ardoak” euskal mahastizain ekologikoen elkartea izango du bidelagun.
Euskal preso politikoen senide eta lagunek urtean egin behar dituzten 14.617.304 kilometroen gastuei aurre egiteko kanpaina jarri zuen martxan udan Etxeratek. Gabonen testuinguruan, 60 euroren truke eskuragarri jarriko dituzte “Biba ardoak-ek” ekoiztutako sei botilaz osatutako kutxa. Kutxa bakoitzarekin euskal presoen senide eta lagunek egin beharreko 592 kilometroren gastuei aurre egin ahalko zaie.
Gaurdanik eta abneduaren 15era arte egongo da promozio honetan parte hartzeko aukera. Etxeraten egoitzetan, “depositoakbete. eus” webgunean zein herri eta auzoetako ohiko lekuetan eskuratu ahalko dira ardo kutxak.
Euskal mahastizain ekologikoen parte dia “Biba Ardoak-eko” kideak. Giza neurriko upategi txikietan ekoiztutako ardoa eskaintzen dute,” gure herri zein eskualdeetan sustraitutakoa”. Ardogileek ekoiztutako ardoarekin “urrun daudenengatik topa egitera” gonbidatu du Etxeratek gabon hautan, mahairen bueltan ere “euskal presoen senide eta lagunei lagunduz”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!