Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak Aintzane Pujanaren erailketa salatu du Gasteizen
"Gaitz horretarako antidoto bakarra" feminismoa dela aldarrikatu dute.
Dozenaka lagun bildu dira ostiral arratsaldean Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan Aintzane Pujanaren heriotza salatzeko. Erasorik ez erantzunik gabe lelopean, autodefentsa feministarako deia egin dute bildutakoek Euskal Herriko hiriburu ezberdinetan egin duten bezala. Bilbon, berriz, bihar goizerako egin dute deialdia.
Emakumeen Mundu Martxak salatu duenez, eraso sexistek zuzenean eragiten diete gizartearen erdiari, eta aldarrikatu dute feminismoa dela “gaitz horrentzako antidoto bakarra”. Horretaz gain, indarkeria matxista lehen mailako arazo politikotzat hartzeko eskatu diete instituzioei, jarrera konplizeak baztertzeko eskatuz.
Azpeitiko 1. Instrukzio Auzitegiko epaileak bi akusatuei beste bi delitu egotzi zizkien joan den asteazkenean: hiltzeaz gain, Pujana legez kanpo atxikitzea eta sexualki esplotatzea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!