Zuiako Gazte Eguna, “urtetik urtera antolakuntzaz aurrera” egiteko
Zuiako Gazte Asanbladaren 18. urtea eta Gazte Egunaren XIII. edizioa ospatu zituzten larunbatean, uztailak 9, Murgian. Goizean goiz ekin zioten lanari, auzolanean eguneko montajea eginez Murgiako plazan. Ondoren, lehen aisialdi ekintzari eman zioten hasiera: kirol txokoari, hain zuzen. 3×3 txapelketa, eskalada, sokatira, pala eta esku-pilotan aritu ziren Zuiako gazteak eguerdira arte.
Bazkalorduaren aurretik, giroa berotzen, bertso poteoan aritu ziren Maddi Aiestaran, Eli Zaldua eta Libe Goenaga bertsolariak. Bertaratutako dozenaka lagunek elkarrekin bazkaldu zuten eta musean ere aritu ziren bazkalondoan. Arratsaldetik aurrera musikak hartu zuen protagonismoa. DJ Montxis herria dantzan jartzen aritu ostean, iluntzetik aurrera, kontzertuek eman zioten egunari bukaera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!