Zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko erronkari helduko diote Euskal Herriko bederatzi gaztek
Gaur abiatuko dute "Gaztealdia" ekimena Euskal Herriko bederatzi gaztek; azaroaren 12tik 19ra, Euskaraldiaren atarian, euskara hutsean biziko dira. Gazteen aktibazioarekin, euskararen erabilera determinatzen duten faktoreak identifikatu eta ikustarazi nahi dituzte. Xabi Karril da bederatzi gazte horietako bat, Gasteiztik heldukomdio erronkari.
Lortuko al dute Euskal Herriko txoko desberdinetako bederatzi gaztek, zortzi egunez euskara hutsean bizitzea? Galdera horri erantzuna eman nahi diote “Gaztealdia” ekimeneko kideek. Gaurdanik eta azaroaren 19a bitarte euskara hutsean bizitzeko erronkari helduko diote bederatzi gaztek.
Errealitate soziolingustiko desberdinetako gazteak dira ekimenean parte hartuko dutenak: Sodupe, Lasarte-Oria, Tutera, Zornotza, Deustu, Plentzia, Iruñea, Donibane Lohitzune eta Urepeleko gazteka batu dira. 2015ean Lutxo Egiak egindako ariketa batean oinarritu dira, hilabete batez euskara hutsean bizitzeko eta hautua egin zuen Egiak.
🗣️ Hona hemen Gaztealdian parte hartuko dugun 9 gazteak. Euskal Herriko eremu geografiko eta errealitate soziolingustiko desberdinetakoak denak, eta asmo bakarra: euskaraz bizitzea. pic.twitter.com/g0hJZCFYPk
— Gaztealdia (@Gaztealdia) November 11, 2020
Ekimena burutzeko data ere ez dute ausaz aukeratu, Euskaraldiaren testuingurua baliatu nahi izan dute ekimena aurrera eramateko. Euskaraldia bezalako herri ekimen masiboetan gazteen parte hartzea kuantitatiboa ez ezik kualitatiboa izatea ere nahi dute: “Ahots propioz hitz egitea. Pauso bat aurrera eman eta euskaraz bizitzeko nahi horretan sakontzea. Gaur nahi bat dena bihar errealitate izan dadin landan hastea”.
Gasteizen ere arnasugune bila
Xabi Karril lasartearra da gazte horietako bat. Gasteizen ikasten du Xabik eta Gasteizen helduko dio zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko erronkari. Euskararen normalizatzerako bidean oztopoak eta bidelagun izan daitezkeen faktoreak zeintzuk diren azaleratzea du helbru Xabik ekin berri dion egitasmoarekin.
“Gaztealdia” ekimean aurkezten ere aritu da Xabi. Arrosa Sareko Zebrabidea irratsaioan ekimenaren nondik norakoak sakonean azaldu zituen, esteka honetan dago elkarrizketa entzungai.
Helburu argia
Bederatzi egunez euskara hutsean bizitzea lortu edo ez lortzeaz harago, helburu argia bat du “Gaztealdia” ekimenak: “Euskararen erabilera determinatzen duten faktoreak identifikatzea eta ikustaraztea”. Faktore horiek guztiak jarri nahi dituzte mahaigainean eta horien inguruan eztabaidatu.
Herri-proiektu bat oinarri
Euskal Herriko gazteak euskaraz bizitzeko hautua egitera bultzatu nahi ditu “Gaztealdiak”, eta “Herri proiektu” bat dute horren funtsa, euskal hiztunei ereun bizitza era “duin” batean garatzeko aukera emango diena.
“Berdinen arteko eta zapalkuntzarik gabeko herri baten eraikuntzaz” ari dira ekimenaren sustatzaileak; azaldu duten bezala, “horrek, ezinbestean, herri euskaldun bat dakar berarekin, euskarak ez baitu beste inoren hizkuntza ez naziorik desagerraraziko, gaur egun gure herrian gertatzen ari denaren kontran”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!