“Zer da libertarioa izatea XXI. mendean?” Carlos Taibo Euskal Herrian
Joan den ostiralean, abenduaren 13an, Carlos Taibok hitzaldi interesgarria eskaini zuen Errekako Gaztetxean.
Zer da libertarioa izatea XXI. mendean?” izenburupean. Carlos Taibo idazle eta editorea da, baita Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Politika Zientzian eta Administrazioan erretiroa hartutako irakaslea ere (1990-2018). Taibo espezialista da Europako erdialdeko eta ekialdeko herrialdeetako trantsizio politiko, sozial eta ekonomikoen azterketan, baita Sobiet Batasuneko estatu ohien egoeran ere. Halaber, nazioarteko harremanen, gizarte-mugimenduen (15M edo mugimendu anarkista, besteak beste), dekrezimenduaren eta kolapsoaren gaineko aditua da.
Taibok libertario izateari buruzko bere ikuspegia azaldu zuen hitzaldian:
«Libertario adjektiboari ematen diodan esanahia hauxe da: Bakunin eta Kroptkin irakurri izan dituen (edo ez) pertsona bat, eguneroko bizitzan autogestioaren, ekintza zuzenaren eta elkarren laguntzaren kausarekin konpromiso aktiboa modu espontaneoan islatzen duena».
Errekako Gaztetxean eskainitako hitzaldia Taiboren Euskal Herriko biraren parte izan zen. Egunotan, Taibo hainbat txokotan izan da, bere pentsamenduak eta gizarte-eredu alternatiboak aztertuz. Bere hitzaldiek entzuleen artean eztabaida eta hausnarketa eragin dituzte, eta autogestioaren eta elkarren laguntzaren garrantzia azpimarratu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!