Zaramagako Memoria eta Giza Eskubideen gunea urrats berriak emateko prest
Gaur emango diete hasiera Memoria gara elkarteak antolatutako jardunaldiei. Bertan Zaramagako Asisko San Frantzizko elizak hartuko duen memoria eta giza eskubideen gunearen nolakotasunaz hausnartuko dute hamabost adituren eskutik.
Zaramagako Asisko San Frantzizko eliza Gasteizko Memoria eta Giza Eskubideen memoria gune bihurtzeko helburuarekin sortu zen Memoria Gara elkartea. 1976ko martxoaren 3ko gertakarien ikur bilakatu zen eliza, 5 hildako eragin zituen poliziaren gehiegikeriek bertan izan baitzuten protagonismo handiena. Memoria Garak memoriaren sinbolo bezala kontserbatu nahi du 2014ra arte Zaramagako zentro erlijiosoa zena eta hori gauzatzeko lanetan darama urte bete baino gehiago dagoeneko.
Memoria gunearen definizioan sakontzeko helburuarekin jardunaldiak antolatu dituzte gaurdanik otsailaren 5era. Zentroa martxan jartze aldera elizak behar duen esku-hartze ariketktonikoaz eta kudeaketa ereduaz hausnartzeko aukera irekiko dute jardunaldietan.
Aurretik hiru tailer ireki antolatu dituzte, urtarrilean zehar, jardunaldiek landuko dituzten gaien inguruan herritar ororen iritzi eta ekarpenak jasotzeko.
Memoria(k), espazioa(k), kolektiboa (k)
Hainbat gaietan adituak diren 15 pertsonek hartuko dute jardunaldietan. Hiru ardatz jorratuko dituzte, memoria guneak hartuko dituen edukiak, kudeaketa eredua eta San Frantzizko elizak beharko duen esku-hartze artistiko eta arkitektonikoa.
Gaurko saioa, 18:30etan hasiko da Montehermoso jauregian, Paco Etxebarria, Maider Maraña, Emilio Majuelo, Iñaki Arrieta eta Zuriñe Rodrigueze parte hartzearekin.
Hurrengo bi saioak Bibat museoan egingo dituzte, hauek ere arratsaldeko 18:30etan. Kudeaketaz eta alderdi artistikoaz hausnartzeko hainbat museo ezagunetako zuzendarik eta zenbait sortzailek hartuko dute hitza.
⛪️#MemoriaGara reunirá 15 personas expertas para avanzar en la definición del espacio de memoria de Zaramaga
📆Arrancarán el lunes 3 de febrero con Paco Etxebarria, Maider Maraña, Emilio Majuelo, Iñaki Arrieta y Zuriñe Rodríguez
🧐Info: https://t.co/rPo8iSuEEo pic.twitter.com/T1BKZ4rTi2
— Memoria Gara #MemoriaGara (@MemoriaGara) January 28, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!