Zaballan preso dauden Altsasuko bost gazte 2. gradura igaro dira eta irteera baimenak eskatu ahalko dituzte
Gaur goizean baizetatu du albistea Amaia Izko abokatuak, 2. gradua eman diete Zaballan preso dauden Altsasuko bost gazteri. Iñaki Abad eta Urtzi Urrizola altsasuarrek abenduan eskuratu zuten hirugarren gradua.
Ahotsa.info atariak jakitera eman duenez, Amaia Izko Altsasuko gazteen abokatuak bost gazteri 2. gradua eman dietela baieztatu du. Orain arte lehen graduan egon dira Entzutegi Nazionalak ezarritako eta Auzitegi Gorenak iragan urrian berretsitako kondenak betetzen. Espetxe zigorraren laurdena bete dute dagoeneko eta gradu aldaketari esker irteera baimenak eskatzeko aukera izango dute.
#AltsasukoakAske
[AZKEN ORDUKOA]
La abogada @AmaiaIzko confirma que 5 de los jóvenes de #Altsasu, tras haber cumplido la 1/4 parte de sus condenas y ser clasificados en 2º grado, podrán solicitar permisos pic.twitter.com/h4XLla0SE0— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) January 10, 2020
Abenduan Zaballan preso dauden zazpi gaztetatik bi hirugarren gradura pasatu zituzten, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola gazteak hain zuzen. Bi gazteek Zaballako kartzelatik ateratzeko aukera izan zuten abenduaren 20an, baina Altsasuko Gurasoak plataformatik azpimarratu zuten bezala espetxe zigorra betetzen jarraitzen dute eta ez dute haien askatasuna berreskuratu, hirugarren gradua “kartzelako ohiko legearen ezarpena da eta zigorraren betezearen zati bat”.
Gehiegi luzatzen ari den ametsgaiztoa
Urriaren 9an berretsi zuen Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen kondena, hauen defentsak Audeintzia Nazionalaren epaiari jarritako helegiteei erantzuna emanez. Gorenak minimoki jaitsi zituen aurretik ezarritako zigorrak: urte t’erdi eta bederatzi urte bitartera. Aldaketa gutxi 2018ko ekainean Entzutegi Nazionalak markatutako 2 eta 13 urte bitarteko zigorrekin. 2016an hasi zen ametsgaiztoa Altsasuko gazteentzat. Montaje polizial, politiko eta mediatiko baten ondorioz 1000 egun baino gehiago daramatzate kartzelan dagoeneko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!