Zabalik dago izen-ematea udaberriko Bertso Abenturan
“Arabako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute aurtengoan ere”, nabarmendu du Arabako Bertsozale Elkarteak.
Bi txanda apirilean
Udaberriko oporraldian, apirilaren 11tik 13ra bitartean, izango da lehen txanda, asteartetik ostegunera. Lautada eta Gorbeialdea eskualdeko 10-13 urte bitarteko gaztetxoek eman dezakete honetan izena.
Apirilaren 13tik 15era izango da bigarren txanda, Aiaraldeko 9-11 urteko haurrentzat.
Autobus zerbitzua egongo da. Autobusaren ibilbidea, ordutegiak eta geltokiak izen-ematea itxi ondoren jakinaraziko ditu bertsozale elkarteak.
Nola eman izena?
Parte hartzeko dagokion eskualdekoformularioa bete beharko da martxoaren 24a baino lehen. Plazak mugatuak izango denez, antolatzaile diren udal eta eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna, eta izen-ematearen ordena izango da bigarren irizpidea.
Prezioa 50 eurokoa da antoaltzaile diren udal eta kuadriletako parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 70 eurokoa. Izena ematea onartutakoan ordainketa gutuna helaraziko da posta elektronikoz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!