VOX alderdi faxistaren ekitaldiaren aurrean mobilizatzeko deia egin du Herri Mugimenduak igandean
VOX alderdi faxistak hauteskunde kanpainaren baitako ekitaldia antolatu du iganderako Gasteizen. Herri mugimenduko hainbat eragilek mobilizazioa antolatu dute, uztailaren 5ean 12:00etan "Gora Gasteiz antifaxista!" lelopean
Igande honetan, uztailak 5, ekitaldia deitu du VOX alderdi faxistak Gasteizko Plaza Berrian. Herri mugimenduko hainbat eragilek elkarretaratzea egingo dute 12:00etan VOXen mezu faxistei aurkakotasuna erakusteko.
“Gora Gasteiz antifaxista!” lelopean hiriak “hamaika kolore” dituela erakutsi nahi dute eta norberaren ikurrak eramateko gonbita egin dute. Segurtasun neurriak errespetatzeko deia ere egin dute: pertsonen arteko distantzia mantenduz eta musukoa erabiliz.
Igandekoa ez da VOX alderdi faxistak, hauteskunde kanpaina honetan, Gasteiz zapaltzen duen lehen aldia izango. Ekainaren 25ean ekitaldi bat egin zuten Zaramaga auzoan, Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu zituen.
🔴 VOX alderdi faxiasta Zaramagako Martxoak 3 plazara etorri da mitin bat ematera. Ohiuen eta txistuen artean jaso dituzte auzokideek pic.twitter.com/CSRshFa5d1
— Hala Bedi (@halabedi) June 25, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!