Urizaharreko harrobian hildako langilearen heriotza salatu dute sindikatuek
Euskal Herrian urtea hasi zenetik lanean hil den bederatzigarren pertsona da.
Joan den ostiralean, urtarrilaren 19an, Ofitas del Cerro de Santutis enpresako 53 urteko langile bat hil zen Urizaharran, makinak harrapatuta.
Laneko heriotza honen aurrean, kontzentrazioa egingo dute LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek, “Prekaritatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez!” lelopean.
2024an Araban gertatu den lan istripu baten ondoriozko lehen heriotza izan da. Alta, aste horretan bertan Euskal Herrian hildako bosgarren langilea da eta urtea hasi denetik bederatzigarrena.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!