Udaberririk ankerrena komikia ZAHARRAK BERRIn
ENTZUN: {audio}120315iturriaga.mp3{/audio}
Gaur osteguna izanik berriz ere uhinetan murgildu gara Zaharrak Berriko kideak. Saio honetarako aukeratu dugun gaia historiarekin harreman zuzena duen obra berri bat izan da. Komiki bat da, Udaberririk ankerrena da bere izenburua eta euskaraz idatzita dago. Gidoia eta testuak Unai Iturriagak idatzi ditu eta irudiak berriz, Alex San Vicente margolariaren lana izan dira. Komiki honen protagonistak bi ume eta bere aitona dira eta Gerra Zibilean Euskal Herrian bizitutako gertakari latzenetariko batetan kokatua dago: 1937ko udaberrian gertatu zen Durangoko bonbardaketa. Unai Iturriagarekin izan dugu elkarrizketa eta berak kontatu dizkigu komiki eta historia honen xehetasun guztiak.
Gero, gure ohiko kolaboratzailea den Hedoi Etxarteren tartetxo bat izan dugu. Eta guzti hori girotzeko, musika ere izan dugu. Oraingoan klasiko bat aukeratu dugu, hain zuzen Etta James blues kantari haundia. Bere biografiaren pasarte txiki batzuk kontatu ditugu, baina batez ere bere ahots bizia eta entzuteko parada izan dugu. Orain dela gutxi zendu den blues emakume haundi honi Zaharrak Berritik egindako gure omenaldi xumea.
Irratsaio osoak entzun edo deskargatzeko Arrosako web orria duzu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!