Txistu hotsekin erantzun diote Felipe VI.aren bisitari eta Euskal Errepublika aldarrikatu dute
Mobilizazioa deitu du SORTUk Espainiako errege-erreginen etorreraren aurrean. Dozenaka herritarrek txistu artean jaso dute Felipe VI.a, Gasteizen egin duen bisitan
Euskal Herrian izan dira gaur Espainiako errege-erreginak, goizean Bilbo bisitatu ostean Gasteizera hurbildu dira. SORTUk “txistukada herritarra” deitu du Andra Mari Zuriaren plazan Felipe IV.aren bisita arbuiatzeko.
Euskal Herriak “erregerik ez duela” azpimarratu eta horren aurrean Euskal Errepublika aldarrikatu dute. Herritar ugarik egin dute bat deialdiarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!