Txileko Gobernuaren errepresioaren aurka elkarretaratzea egingo dute bihar
Txileko Gobernuak ezarritako neurri neoliberalen aurka mobilizazioak burutzen ari dira herrialdean ostiraletik, Gobernuak bortizki erantzun du. Errepresio basati horren aurrean elkarretaratzea egingo dute bihar Andra Mari Zuriaren plazan.
Txileko Gobernuak aurkeztutako neurri neoliberalek protesta eta mobilizazioak piztu zituen herrialdean. Piñera presidentearen gobernuak bortizki oldartu da manifestarien aurka, ejerzitoa kalera ateraz. Dozenaka hildako eta ehunka zauritu eragin dituzte dagoeneko.
Txilek pairatzen duen errepresioa salatu eta mobilizatzen ari diren herritarrekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Askapenak eta Errekaleorrek. Bihar elkartuko dira, urriak 25, arratsaldeko 19:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan, “Chile despertó!” lemapean.
Errepresio gordina Txilen
Balantze beltza utzi dute Txileko protestek. Gobernuak ejerzitoa kaleetara atera zuenetik 18 izan dira istiluetan hildakoak eta 226 zaurituak. Gainera, 5.400 atxilotu egon dira, ugariak izan dira bortxaketa salaketak eta 2.000 ikastetxe itxi behar izan dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!