Txagoko Jaiak, txosnagunea irekitzeko prest
Aste osoko egitaraua prestatu dute eta txosnagunea ostiralean irekiko da.
Auzoetako jaiak abian dira eta Aranakoak behin igarota, Txagorritxukoen unea da orain. 13. edizioa da aurtengoa, ekainaren 3tik 9ra luzatuko dena, aste osoko egitarauaren apostuan berretsiz auzoan.
Antolatzaileek argi dute: auzolanean oinarritutako jai euskaldun, feminista eta aldarrikatzaileak dira Txagorritxun ospatzen direnak. Izan ere, orain dela 13 urte jaiotako helburu asko presente daude oraindik: auzoari jai herrikoiak eskaintzeko nahiak egiten ditu posible festak.
Horretaz gain, astean zehar egitarau bat aurrera ateratzeko gogoak azpimarratu nahi dituzte, modu honetan 30 ekitaldi inguru eramaten dituztelako aurrera. Aurten, gainera, kontsumo-eredu koherente bat bultzatzeko urratsak eman nahi dituzte eta, horretarako, alde batetik auzoko komertzioen laguntza bilatzen dute eta, bestetik, bertako kontsumoa bultzatzen saiatuko dira bertako produktuak eskainiz. Hori, besteak bestek, auzoko eragileen eta komertzio laguntzaileen arteko kolaborazioari esker da.
Sei egun eta bi gau
Egunek aurrera egin ahala, gero eta tailer gehiago egongo dira auzoko gune ezberdinetan. Txapelketak, umeentzako txokoak, memoria-poteoa… Zenbait tailerretan beharrezkoa izango da izena ematea: txagokojaiak1@gmail.com
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!